XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etzuan izan Laztantxuk ezer galdetzeko astirik, orduantxe, bera sartzeko txanda eldu baitzitzaion.

Sartu zán, beraz, Laztantxu, orain ere biotza taupadaka.

Eman zíon, ate-zaiari, sartzeko txartela.

Atezaiak, begiratú, an aurrean zeukan liburu aundi bateri; gero, kuadernu txiki bateri; eta badirautsó, Laztantxuri, abots altu ta ozenaz: Zure senarrari, Betargi jaunari, libre utzi zaio, politika-obenik etzuala-ta.

Laztantxuk, arrituta: ¿Baiña, nola ori, eta noiz? Bart, beratziretan, emen níntzan, eta ementxe baítzegoan....

Ate-zaíak: Bada, goizean átera dute, noski.

Irten zán, Laztantxu, kanpora.

Eta an agíri zan, oraindik, atsekabez ibili ezin-da atera zan Andereño misteriozko ura, neskamea aldámenean.

Laster-lasterketa urreratu zítzaion Laztantxu, eta bá-dirautsó: Parkatu, mezedez: ¿Zer gertatzen zaizu, zer esan dizute kartzelan? Neronek ere, senarra utzi nuan, bart, preso....

Orduan, Andereñoak, onela erantzun zion:
¿Zer gertatzen zaidan? Itz egiteko adorerik ere eztet; oraintxe esán didate, nere senargaia, sententziatu, ta ill egín dutela.